Arrasateko Musika Eskolaren batzar orokorra

Iker Barandiaran 2005ko mar. 17a, 13:52
Eguaztenean, martxoaren 16an, Arrasateko Musika Eskolak batzar orokorra egin zuen. Besteak beste, balantze ekonomikoaren, 2005-2006 ikasturteko ekimenen, eta egoitza berriaren proiektuaren gainean berba egin zuten.

Arrasateko Musika Eskolaren batzar orokorrean hainbat gai izan zituzten berbagai. Horien artean, Udalak Musika Eskolari jakinarazi dio egoitza berria Saiolango eraikinaren goialdean egingo dutela, eta horixe azaldu zuten batzarrean. Horrez gain, bi urtean behin egin ohi duten moduan, zenbait guraso eta irakasle aldatu zituzten ardura nagusienak hartzeko.

Kontzertuak

Bestalde, hainbat emanaldi iragarri dituzte: martxoaren 18an, Aste Santuko kontzertua egingo dute. Musika Eskolan izango da, 18:30ean, eta hainbat instrumenturen soinuak entzuteko aukera izango da.

Horrez gain, martxoaren 21ean, astelehenean, eskolako tronboi, bonbardino eta tuba ikasleek kontzertua egingo dute eskolan bertan, 19:15ean. Ikasle ugarik esku hartuko dute, eta arduraduna Iker Olazabal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak