Komikien eta zinemaren gaineko hitzaldia Monterronen

Maider Arregi 2005eko martxoaren 14a

Sandra Uve zuzendari kataluniarrak hitzaldi bat eskainiko du martxoaren 15a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Monterronen.

Sandra Uve, besteak beste, Espainiar Estatuan film pornoak zuzentzen dituen emakumezko bakarra da. Diario Vascok antolatu duen hitzaldian, komikien eta helduen zinemaren gaineko solasaldia eskainiko du: "Zoriontsu izateko konbinaketa perfektua: zinea, gidoiak eta komikiak".

Gonbidapena Diario Vascok Arrasaten daukan egoitzan, Otalora 16, jaso daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak