Herriko hainbat talde buru-belarri dabiltza Juanito Artzamendiri egingo dioten omenaldia prestatzen.
Goikobalu abesbatzak gonbidapena egin die arrasatear guztiei eta batez ere Goikobalun inoiz esku hartu duten abeslariei, entseguetara jo dezaten.
Honako egunetan egingo dituzte entseguak: martxoaren 10ean; apirilaren 12an, 14an, 19an eta 21ean; maiatzaren 17an, 19an, 24an eta 26an. Martitzenetan, Musika Eskolan, 21:00etan; eta egunetan, Gazteluondon, 20:00etan.