Korrikaren aldeko Arrasateko batzordea oso pozik dago, dagoeneko Arrasateri egokitzen zaizkion baino kilometro gehiago saldu dituelako, eta herritarrak irrikan daudelako eguaztenean Korrikari ongietorria egiteko.
Korrika Kulturalaren barruan egitarau mardula antolatu dute. Datozen egunetan, halako ekintzak egingo dituzte:
Martxoaren 11n, Madrilgo Coilbox eta Arrasateko Anger taldeek kontzertua egingo dute gaztetxean.
Martxoaren 12an, Korrikaren aldeko materiala salduko dute Portaloian. 19:00etan, Trikitixa Eskolakoek kalejira egingo dute, eta herriko dantza taldeek emanaldiak egingo dituzte erdialdeko kaleetan.
Martxoaren 13an, Euskara senziloaren manifestua antzezlana izango da Amaia Udal Antzokian, 19:30ean.
Eguaztenean, hilaren 16an, gaztetxoek Korrika Txikia egingo dute, 15:00etan. Horren ostean, txokolate-jana egingo dute Herriko Plazan. Hortik abiatuta eta 20:30ak arte ez da atsedenaldirik izango: Detraka taldearen ikuskizuna, erraldoi eta kilikien konpartsa, Arrasateko Musika Eskolako Zirkuko Banda, txalapartariak eta abar.