Asiako itsasikarak kaltetutakoen aldeko ikus-entzunezkoa

Usoa Agirre 2005eko martxoaren 10a

Arizmendi ikastolako Batxilergoko ikasleek antolatu dute emanaldia. Iaz inguru horietan ibilitako bi donostiarrek egin dute ikus-entzunezkoa. Martxoaren 11n, ostirala, Monterron jauregian izango da emanaldia, 18:30ean.

Mikel eta Rosa donostiarrak itsasikara izan zen inguru hartara joan ziren iaz tandemean. Beraiek antolatutako ikus-entzunezkoan bertako biztanleen ohiturak, bizimodua eta paisaiak ezagutzeko aukera egongo da. Prestaturiko ikus-entzunezkoa, han jasotako argazki eta musika onenen 40 minutuko laburpena da.

Emanaldian jasoko den dirua tsunamiak kaltetutakoendako zabalik dauden kontu korronteetako batean sartuko da.

  • Eguna: martxoak 11, ostirala
  • Ordua: arratsaldeko 18:30ean
  • Lekua: Monterron Jauregian

Arizmendiko batxilergoko ikasleek antolatuta

Orain dela gutxi, Arizmendi ikastolako batxilergoko ikasleek Asiako itsasikara jasan zuten herrialdeei laguntzeko kanpaina jarri zuten martxan. Diru bilketa horretan 8.500 euro inguru jasotzea lortu zuten. Irabazi guztiak Asian lanean ari den Intemon-Oxfan, Gobernuz Kanpoko Erakundeari eman zaizkio. Diru asko izanik, ez da nahikoa halako suntsiketa baten aurrean. Horregatik antolatu dute ikus-entzunezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak