Imanol Murua eta Joan Mari Torrealdai ez ezik, Iñaki Galdos EAko Gipuzkoako presidentea ere izan da liburuaren aurkezpenean.
Mahaiko aurkezpenak eginda, Joan Mari Torrealdaik esan du Imanol eta biak irakasle ibili zirela batera duela urte asko eta ustez, behintzat, ezagutzen zuela. Aldiz, liburua egiten hasi zenean konturatu zen nor zen Imanol eta lan handia zuela ikusi zuen. 50 lagun baino gehiagorekin hitz egin du Torrealdaik liburua egiteko eta azkenik bost zatitan banatu du, kronologikoki ordenatuak: umetako garaia, lehendabiziko alkate jarri zen garaia, politikan gehiago sartu zenekoa, Diputatu Nagusi egindako urteak eta Zarauzko alkate izandako azken urteak.
Soldaduskari ez
Imanol Murua Zarauzko alkate zenean, soldaduska egiteko zuten herritarren zerrendak ez zituela emango esan zuen eta halaxe egin. Ondorio, gaitasungabetu egin zuten kargu publikoak hartzeko eta isun ekonomikoa ere jarri zioten. EA alderdiak, orduan, liburu bat egitea pentsatu zuen eta horrela egin du Torrealdaik "Gipuzkoako alkatea" liburua.