Eguaztenean hasiko dute Leirek eta Isak Pierra Mentako lehenengo etapa

Xabier Urtzelai 2005ko mar. 8a, 17:53
Eguaztenean egingo dute Alpeetan Pierra Mentako mendiko eskiko lasterketako lehenengo etapa, eta hortxe izango dira Leire Ezpeleta eta Isa Casado arrasatearrak. Biharko etapak, baina, ez du zailtasun handirik izango.

Berrehun bikotek hartuko dute esku Pierra Menta lasterketan, eta biharko etapa laburra izango da, lehenengo sailkapen modukoa egiteko balioko duena. Hurrengo hiru egunetako etapak, baina, ez dira txantxetako kontua izango. Sei edo zazpi orduko probak izango dira, eta 3.000 metroko desnibelak gainditu beharko dituzte egunero. Leirek eta Isak argi daukate garrantzitsua izango dela zapatura arte indarrak gordetzea. Gorputzaldi onean egotea, baina, ez da nahikoa, teknika handia behar delako proba horretako etapak gainditzeko. Igoera gogorrak egin beharko dituzte, baina jaisterakoan ibili beharko dute argi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak