Gaur egungo Musakolako erretiratuen elkartea aspaldi txiki gelditu zitzaien hango erabiltzaileei. Horregatik, aspalditik, Udala eta erretiratuak arazo hori konpondu guran ibili dira.
LKS enpresak idatzi du eraikinaren egokitze proiektua, Udalak hala eskatuta. Honako lanak egingo dituzte: beheko solairua egokitzea, erabilpen mugatuko tarteko solairua jartzea, estalki estruktura eraberritzea, eta leihoak aldatzea, hain zuzen ere.
Erretiratuek oso begi onez ikusi dute proiektua, eta urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako egoitza prest izango dutela uste dute.