Martxoaren 8ko kartel lehiaketan 16 lan aurkeztu dituzte, eta irabazlea Edurne Elkoro arrasatearra izan da. Elkorok egindako irudia erabiliko dute egitaraua iragartzeko.
Martitzenetik, hilaren 8a, hilaren 17ra arte, hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian: kale agerraldia, luntxa, zinekluba, emakumeen azoka, prostituzioaren gaineko berbaldia, antzezlan bat eta abar.