Monterron parkea, berriro zabalik

arrasatepress 2005eko martxoaren 3a

Egubakoitzean, hilaren 4an, Monterron parkea berriro zabalduko dute. Behin-behinerako izango da, oraindik parkean lanak egin behar dituzte-eta.

Belgikatik ekarritako zuhaitzak landatu ostean, Udalak erabaki du Monterron parkea behin-behinerako zabaltzea.

Zuhaitzak gaixo zeudela ikusi zutenean, erabaki zuten zuhaitzak botatzeaz gainera, parkearen erabilera zehaztu egin beharko zutela; oro har, berriro diseinatuko du Udalak Monterron parkea. Bitartean, zabalik izango da Monterron, parkean lasai ibiltzeko, eta, jakina, inolako arrisku barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak