Liderra Atxabalpen

Xabier Urtzelai 2005eko otsailaren 25a

Orain arte puntu gehien batu dituen taldea izango da bihar Atxabalpen, Tolosa. Horrek ematen du aukera ikusteko ondoen dabilen taldearen eta Mondraren artean ze alde dagoen.

Bihar arratsaldean (16:30ean), preferenteko talde indartsuena etorriko da Atxabalpera. Tolosan jokatu zuenean, talde zuri-moreak 1-0 galdu zuen. Taldeko jokalari Iban Garai Muxi-k badaki zertan hobetu beharko duten: "Aurrelari azkarrak dituzte, baloia ondo babesten dutenak. Jokalari erabakigarria, baina, ezker hegalean jokatzen duena da. Erdiraketa eta joko aldaketa ikusgarriak egiten ditu, eta hori da zaindu beharko duguna".

Mondrako entrenatzaileak, berriz, ez du uste kontrarioari begira egon behar dutenik, hori esan digu Josu Zubiak: "Guk daukagu norgehiagokaren gakoa, gure jokoa egin behar dugu, baina bai da egia ezker aldea gehiago zaindu beharko dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak