Jukebox taldeak diskoa kaleratu du

Iker Barandiaran 2005ko ots. 24a, 19:29
Arrasateko Jukebox musika taldeak diskoa kaleratu du, GP Producciones diskoetxearen laguntzarekin. Kantu propioez osatu dute diskoa, eta rock-and-rolla eta punk-rocka uztartu dituzte.

Orain dela hiruzpalau urte, Arrasateko lau lagunek (Enaitz, Zuhaitz, Brian eta Danzig) Soraluzeko Txiskorekin Jukebox musika taldea sortu zuten.

Rock-and-roll, punk-rock eta hard rock talde ezagunen kantuak jotzen hasi ziren eta oso harrera ona jaso zuten, bai ibarrean eta baita Euskal Herriko beste leku batzuetan ere. Besteak beste, Ingalaterrako Rezillos taldearekin batera jo zuten.

Iaz kantu propioak prestatzen hasi ziren, eta lanak eman du fruitua. Donostiako GP Producciones diskoetxearekin "We only wanna rock" diskoa kaleratu dute. Dagoeneko salgai dago herriko hainbat tabernetan eta laster, disko dendetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak