Euskarazko film laburrak emango dituzte

Iker Barandiaran 2005eko otsailaren 24a

Martxoaren 3an, eguena, euskarazko bost film labur emango dituzte Amaia Udal Antzokian, 20:30ean. AEDk eta Topaguneak antolatu dute, Korrika Kulturalaren ekintzen barruan.

Kimuak Euskara Elkarteen Film Laburren Zirkuitua Arrasatera etorriko da bigarren aldiz. Martxoaren 3an, honako film laburrak emango dituzte Amaia Udal Antzokian: Iñigo Kintana eta Iñaki Beraetxek zuzendutako "Ostertz", Safy Neboou-ek egindako "Lepokoa", Angel B. Aldanondoren "Amnesiak", Ane Muñozen "El salto de Beamon" eta Koldo Almandozen "Amuak", hain zuzen ere.

Guztira ordu beteko iraupena izango du emanaldiak. Horren ostean, film labur horietako bat zuzendu duen Iñaki Beraetxe aktore eta aurkezleak berbaldia egingo du, eta ikusleek esku hartu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak