2002garren urteaz geroztik, Brandt enpresa frantziarraren akzioen %10 du Fagorrek. Une honetan, baina, akzioen %100 berenagatu nahi du, eta horretarako negoziaziotan ari dira Elco enpresarekin, beste jabearekin. Fagorreko iturriek Expansion aldizkariari adierazi diotenez, elkarrizketak aurreratuta daude, baina oraindik ez dakite zein salneurritan erosiko duten Brandt enpresa. Datorren egubakoitzean Arrasaten egingoduten bileran, bazkideei operazioaren berri emango diete, eta oniritzia ematea eskatu.