Emakumeak nagusi III. Cante Flamenkoaren lehiaketan

Nerea Zubiete 2005eko otsailaren 21a

Gainezka egon zen zapatuan Amaia Antzokia, Arrasateko III. Cante Flamenko lehiaketako bost finalistak ikusten. Eta bertan zeuden emakume biek erakutsi zuten mailarik onena. Isabel Rico malagarrak irabazi zuen lehen saria eta Rocio Ruiz cadiztarrak bigarrena.

Al Andalus Elkarteko kideak pozik daude Arrasateko III. Cante Flamenko lehiaketan abeslariek erakutsi duten maila handiarekin eta Arrasateko eta Debagoieneko bizilagunek eman dioten babesarekin. Gainezka egon zen zapatu arratsaldean Amaia Udal Antzokia.

Emakumeak

Bost ziren finalera iritsitako abeslariak, hiru gizonezko eta emakume bi. Eta emakume biek eraman zituzten lehen sariak. Malagako Isabel Rico izan zen lehena. Bigarren saria ere emakume batek hartu zuen. Cadizetik etorritako Rocío Ruizek hain zuzen. Rocíok gainera, badaki zer den Arrasaten saria hartzea, Cante Flamenko lehen lehiaketan berak hartu zuelako lehen saria.

Hirugarren saria Gasteizen bizi den Paco Guerrerok, laugarrena Nafarroan bizi den Antonio Parrak eta azkenik Jose Parra, aurrekoaren anaia denak eta baita ere Nafarroan bizi denak.

Joan-etorriko kanten interpretaziorik onenaren saria Juan Luis Victorrek, Bilbon bizi den Cacerestarrak hartu zuen.

Maila hobetzeko eten gabeko lana

Arrasateko Cante Flamenko Lehiaketak aurrera egin nahi du eta gainera Estatuko beste lehiaketekin aritu nahi du. Hala nola, Andaluziako, Levanteko eta Kataluniako lehiaketen parean jardutea nahi dute Al Andalus Elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak