Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Antzokian

Iker Barandiaran 2005ko ots. 18a, 19:33
Astelehenean eta martitzenean, otsailaren 21ean eta 22an, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek ‘Trikitraka Trikitron’ telebistako programa grabatuko dute.

Hiru pailazoek arrasatearrei bisita egingo diete Pelipe lokomotora magikoan igota. Abentura xelebreak bizi izango dituzte, adiskide guztien konpainian: Maitane, Pepitto, Graxiana sorgina, Andereino Rosita, Juanita detektibea, Moro katua, Marsel magoa eta abar.

Bi egunetan egingo dute, eta sarrerak euro baten saltzen dituzte (Betizu Klubeko bazkide direnek 50 zentimo, txartela erakutsita). Hala ere, eguaztenetik egubakoitzera bitartean sarrerak saltzen ibili dira, eta egunerako ez da sarrera askorik geldituko. Adi!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak