Txatxilipurdik webgunea eraberritu du

Iker Barandiaran 2005ko ots. 17a, 12:21
Umeen eta gazteen aisialdian lan egiten duen Txatxilipurdi elkarteak webgunea eraberritu du. Elkarteak eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain, hainbat sail estreinatu dituzte.

Txatxilipurdi elkartea webgunean sartuz gero, sarrera aldatu dutela antzeman daiteke. Txatxilipurdik bere baitan dituen sailak deskribatu eta elkartearen ekoizpenak erakusteaz gain, beste hiru sekzio estreinatu dituzte:

Bata, 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako Kukumarru. Ipuinak, eskulanak, asmakizunak eta beste batu dituzte. Heldueendako eta umeendako oso aproposak dira edukiak.

Bestea, 12 eta 16 urte bitartekoendako, Saltsa maltsan sortu dute. Besteak beste, literatura, musika eta beste arlo batzuetako informazio zabala batu dute eurendako.

Hirugarrena, oso bitxia da: bertsoen eskatu ahalako zerbitzua sortu dute. Bertsoak behar dituenak aukera dauka gaiaren eta hartzailearen gaineko zehaztasun batzuk argitu, eta 72 ordutan bere tamainako bertsoak jasotzeko. Bertso pertsonalizatu merkeenek bost euro balio dute. Baina bertso estandarrak doan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak