Sexmetraia film laburren lehiaketa

Iker Barandiaran 2005ko ots. 16a, 16:52
Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak Sexmetraia film laburren lehiaketa jarri du abian.

Lan horien bitartez, hainbat sexualitateen erakusleiho egin gura dute. Edozein nazionalitateko lagunek esku hartu ahal izango dute, eta edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira.

Gaia sexualitatea izango da eta lanek derrigorrez 2002ko urtarrilaren 1aren ondoren ekoiztuta egon beharko dute. Martxoaren 8rako eman beharko dute izena, baina lanak ekainaren 28a aurretik aurkeztu beharko dituzte.

Bi sari emango dituzte: bata, 1.500 eurokoa; eta bestea, 600 eurokoa. Horrekin gaineko informazio zabalagoa eskuratzeko: "Sexologia Zerbitzua": http://www.sexologiazerbitzua.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak