Egitamu Orokorrari egindako lehen aldaketa onartu du Udalak

Nerea Zubiete 2005ko ots. 15a, 11:01
Arrasateko Udalak onartu du Arrasateko Egitamu Orokorrari egindako lehen aldaketa. Atzo egindako osoko bilkuran onartu zuten agiria, Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren, Ezker Batua-Berdeak-en eta Aralarren aldeko botoekin. Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak aurka bozkatu zuten.

Oposizioa izan zuten atzo Arrasateko Gobernu Taldeko alderdiek, gehien bat Eskualde Ospitalaren proiektuagatik. Alderdi Sozialistako bozeramaileak, Paco Garciak berretsi zuen aurreko osoko bilkuretan esandakoa. Hau da, Alderdi Sozialista ez dagoela ados Zalduspe inguruan osasungunea handitzeko onartu duten proiektuarekin. Uste du Arrasatek eta Debagoienak osasungune berria behar dutela, beste toki batean eta azpiegitura egokiak bermatuko dizkionak.

Alderdi Popularreko Itziar Lamarainek ere bat egin zuen sozialisten jarrera horrekin. Aurkako boto horiekin, beraz, baina onartu zuten Egitamu Orokorrari egindako lehen aldaketaren agiria.

Onartutako agiria Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko dute, honek behin betiko onarpena eman diezaion. Eta onarpenarekin batera, gainera, Udalak eskatuko dio Diputazioari Akisoalde, Emaldi, Ekutio eta Olandixo eremuei buruz geldituta duen onarpenai bidea zabaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak