Gaurtik datorren zapatura bitartean egongo da zabalik erakusketa, 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Antolatzaileak hauek dira: Euskal Herriak Bere Eskola, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Ikasle Abertzaleak, Sortzen Ikasbatuaz, LAB sindikatua, Ikastolen Konfederazioa, Kontseilua, Oinarriak eta Euskal Herriko Gurasoen Elkartea. Eguaztenean, Harresi aretoan egongo dira antolatzaileak erakusketaren gaineko azalpenak emateko.