Eta komeni da Arrasateko jarraitzaileek ere argi eta garbi izatea hori, bihar arratsaldean ezinbestekoa izango da-eta zaleen bultzada. Arrasateko taldeko Jon Baltzategik eman dizkigu norgehiagokaren xehetasunak: Bihar urte guztiko lana egongo da jokoan. Zarautzek guk baino puntu bat gehiago dauka, baina bihar bi egongo dira jokoan. Eta, bi puntu horiek eskuratzen dituenak lortuko du mailari eustea.
Jokalari asko min hartuta
Egoera horri egin beharko dio aurre Arrasateko entrenatzaile David Jauregik. Jonek esan digu biharko partidurako arazoak izango dituztela: Txapelketa gogorra izan da, eta jokalari asko gaude min hartuta. Batzuk, denboraldi hasieran lesionatu ginen, eta oraindik ez gara errekuperatu. Alde horretatik, Arrasatek dituen jokalariekin egin beharko dio aurre Zarautzi, eta taldekideek daukaten guztia eta gehiago eman beharko dute. Horrekin batera, argi daukat guretako liga gogorra izan den moduan, Zarautzendako ere beste horrenbeste izan dela, eta eurak ere jokalari faltan daudela.