Gipuzkoako Diputatu Nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik aurreratu duenez, datorren astelehenean inauguratuko dute Arrasateko udaletxean Debagoieneko tranbiaren proiektuaren erakusketa.
Jakin dugunez, tranbiaren ibilbidea zehaztasun osoz ikusteko aukera izango dugu astelehenean inauguratuko duten erakusketan. Arrasateko Udaleko ordezkariek ere esku hartuko dute ekitaldian.