Urrezko domina jasoko dute gaur ULGOReko sortzaileek Diputatu Nagusiaren eskutik

Gorka Etxabe 2005eko otsailaren 9a

Arratsaldeko bostetan Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den ekitaldian jasoko dute urrezko domina Alfonso Gorroñogoitiak eta Jose Maria Ormaetxeak. Hil osteko urrezko plaka ere emango diete Arizmendiarrieta, Usatorre eta Larrañagaren senitartekoei.

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik emango die urrezko domina Alfonso Gorroñogoitia eta Jose Maria Ormaetxea jaunei. Gainera, gaur arratsaldean Arrasateko udaletxean egingo den harrera ekitaldian MCCko zuzendaritzako kideek, Arrasateko udalbatzarrekoek eta Arizmendiarrieta, Usatorre eta Larrañagaren senitartekoek ere esku hartuko dute.

Hain justu ere, ULGOR sortu zutenen eta hilik daudenen senitartekoei ere eskainiko diete urrezko plaka. Arratsaldeko bostetan izango da ekitaldia Arrasateko udaletxeko batzar aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak