Jon Agirre presoa Logroñoko espetxera gerturatuko dute

Nerea Zubiete 2005ko ots. 8a, 11:36
Jon Agirre, Malagako espetxean dagoen euskal presoa Logroñoko espetxera eramango duela adierazi du Espetxe Zaintzak. Hala ere, ez du zehaztu hori noiz gertatuko den, segurtasun neurriengatik.

Jon Agirreren senitarteko eta lagunek espero dute, Espetxe Zaintzak behin berri hori eman ondoren, epe laburrean gerturatuko dutela Logroñora Jon Agirre. Malagako espetxean dago gaur egun Agirre eta premiazko ebakuntza baten zain dago.

Donostian ebakuntza egiteko aukera

Malagako sendagileek egin dute bere osasunaren egoeraren gaineko txostena eta adierazi dute egoera larrian dagoela. Hortik aurrera ordea, urratsik ez da eman Agirreren osasun egoera hobetzeko.

Hemen, Jon Agirre Herri Ekimeneko kideek hitz egin dute Donostia Ospitaleko sendagileekin eta eurekin adostu dute, ahal bezain laister ebakuntza egingo diotela, premiazko prozedura erabiliz. Gainera, azaldu dute Herri Ekimeneko kideek, gaur egungo legeak aukera garbia ematen duela ebakuntza oztopotik gabe egiteko, baldin eta norberak ordaintzen badu edo bestela, aurkituz gero nork eta non egin ebakuntza hori.

Beraz, orain zain daude Arrasaten eta Aramaion Jon Agirre noiz hurbilduko ote duten Logroñora, eta hortik aurrera, aukera ote duten Donostiara ahalik eta azkarren ekarri eta ebakuntza egiteko. Bien bitartean, Herri Ekimeneko kideek jarraitu egingo dute ekintzak egiten, eta Agirre presoaren egoera zein den herritarren artean zabaltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak