Santa Ageda koruak baserri eta auzoetan koplak kantatzen

Gorka Etxabe 2005ko ots. 4a, 14:30
Goizeko 8etan elkartu dira Arrasateko Santa Ageda koruak. San Juan Bataiatzailearen parrokian meza entzun ondoren, herriko kaleetatik eta baserrietatik egingo dute ibilbidea. Iaz, santa eskean 7 mila euro baino gehiago batu zuten.

Makilari kolpeka koplak kantatzera abiatu dira goizean goiz Arrasateko Santa Ageda koruak. Zortzietan meza entzun dute parrokian, eta segidan bi taldetan banatu dira herriko kale eta baserrietara abiatzeko. Musakola eta Bedoña auzoetan abestuko dituzte aurreneko koplak.

Arratsaldean, berriz, ordu biak aldera herriko plazan kantatuko diote alkateari eta zinegotziei. Bazkal ostean Santa eskean jarraituko dute. Herriko kaleak eta beste zenbait auzo bisitatuko dituzte, eta arratsaldeko 7etan Monte tabernan egin dute hitzordua. Gaueko 9etan amaituko dute ibilbidea herriko plazan.

Iaz 7 mila euro baino gehiago batu zuten Santa eskean Arrasateko Santa Ageda koruek eta aurten ere beste horrenbeste batu nahi dute. Jatekorik eta edatekorik ere ez zaie falta izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak