"On Giuliano" Sagasta hil da

arrasatepress 2005eko otsailaren 3a

Astelehenean, hilaren 31n, hil zen Julian "On Giuliano" Sagasta. Arrasateko abade eta organo jotzailea Erroman bizi zen gaztetatik.

Astean albiste txarra heldu zaigu Erromatik. 1941ean Arrasaten jaiotako Julian Sagasta Galdos Olatxo hil egin zen, 90 urte zituela.

Julianek, umetan, musikaren gaineko ikasketak egin zituen Oñatin. Horren ostean, 19 urterekin, Italiara jo zuen Teologia ikastera. Han organo ikasketak bost urtean bukatu zituen –hamar urtetan egin ohi dituzte–. Horrez gain, 25 urterekin abade ordenatu zuten. Hortik aurrera bi alorrak uztartu zituen: eliza eta musika. Abade lanak egiteaz gain, 33 urterekin, Santa Maria La Maggiore basilikako organo jotzaile izendatu zuten, eta besteak beste, hainbat aita santurendako kontzertuak egin zituen.

Sasoi baten, uda guztietan, Arrasatera etortzen zen senitartekoak bisitatzera eta besteak beste, David Artzamendi -Arrasateko San Juan Bataiatzailearen elizako organo jotzailea- laguna agurtzera.

Erroman egin zituzten haren aldeko elizkizunak, eta Arrasaten ere meza berezia egin zuten San Juan Bataiatzailearen elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak