Ion Agirre Euskal Herrira ekar dezaten eskatzeko manifestazioa egingo da zapatuan

Deiane Arrieta 2005ko ots. 2a, 20:35
Osasun arazo larriak ditu preso aramaioarrak. Eta horregatik eskatzen du Ion Agirre herri ekimenak ,92.artikulua aplikatuz, etxera ekar dezatela . Aldarrikapen horrekin manifestazioa egingo da otsailaren 5ean: arratsaldeko 7etan Arrasateko herriko plazan hasita.

Guztira 24 urte daramatza preso Ion Agirre aramaioarrak. Duela 10 urte bete zituen zigorraren 3/4ak, eta osasun arazo larriak ditu. Besteak beste, bi ebakuntza , mokorrekoa eta bizkarrezurrekoa, lehen bait lehen egitea komeni zaio. Kontua da, azkenaldia ohetik zutitu ezinka eta minak sufitzen ari dela.

Ion Agirre herri ekimena

Egoera honen aurrean sortu zen Ion Agirre herri ekimena; aramaioarra Euskal Herrira eta etxera azkar ekar dezaten eskatzeko. Aramaio eta Arrasateko Udaleko ordezkariak dira ,besteak beste, talde honetako partaideak; baita, zenbait sindikatu eta gizarte eragile ere. Ion Agirreren egoerak onera egiten ez duela ikusita manifestazioa egingo dute zapatuan, hilaren 5ean. Iluntzeko 19:00etan abiatuko da Arrasateko plazatik manifestazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak