Leintz Eskola Kirolak bertan behera utzi ditu asteburuko kirol ekitaldiak

x.u. 2005eko urtarrilaren 27a

Leintz Eskola Kiroletik jakin arazi digute asteburuan egin behar zituzten kirol ekitaldiak bertan behera utzi dituztela, eguraldiak hala agintzen duelako.

Bota duen elurrak, eta hotzaren ondorioz dagoen izotzak ezinezko egiten dute asteburuko norgehiagoka eta kirol ekitaldiak normaltasunez egitea. Hala, Athlonetik jakinarazi digute asteburuan ez dela kirol jardunaldirik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak