Udaletxeak bozeramailea izango du: Ines Aldai

Maria Agirre 2005eko urtarrilaren 25a

Arrasateko Udalak bozeramailea izango du hemendik aurrera. EAJ taldeko Ines Aldaik egingo ditu bozeramaile lanak. Hemendik aurrera, Udalak emango dituen prentsaurreko guztietan izango da Ines Aldai, eta Udalak egingo dituen adierazpen publikoekin ere arduratuko da.

Atzo, astelehena, egindako Gobernu Batzordean hartu zen erabakia. EAJko Ines Aldai izango da udaletxean bozeramaile lanak egingo dituena. EA eta Aralar ados azaldu ziren, Ezker Batuak, berriz, uste du, EAJ alderdiari neurriz kanpoko nagusitasuna emango diola hartutako neurri horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak