Peru Altuberen kartela (irudian) hobestu du epaimahaiak Arrasateko Aratusteetako kartel lehiaketan, eta berak irabazi du, hortaz, aurreikusitako 360 euroko saria. Ezohikoa da hain egile gazte batek irabaztea lehiaketa, baina bere lana izan da, epaimahaiaren ustez, saria merezi zuena. Kultura Saileko zinegotzi batek, SUDC elkarteko kide batek eta Monterrongo margo irakasleak osatu zuten epaimahaia.
Marrazki horrekin, Arrasateko Udalak Aratuste jaietako kartelak eta jaietako egitarau liburuxkak egingo ditu.