Orain arteko bi partiduak galdu egin baditu ere, Lazkano gustura dabil txapelketan: Orain artekoak norgehiagoka parekatuak izan dira, 15na berdindu eta gero galdu izan ditut bi partiduak (18-22, 22-17). Joan den astean gustura ibili nintzen Atarrabian. Kontrarioak, baina, sekulako indarra zeukan. Pare-parean egon ginen, baina partiduaren azken txanpan sakea errekuperatu zuen, eta horri esker irabazi zidan".