Arrasatear honek 23 urte ditu eta oraintxe bukatu ditu Enpresa ikasketak ESTEn, Donostian. Joan den astean joan zen Milwaukeera eta urtebete egingo du han ikasten, Marquette Unibertsitatean.
Hara iritsi eta blog bat sortu du, From Milwaukee. Hor kontatzen du nola doazkion gauzak AEBetan. Ikasle direnek eta ez direnek seguru gustura irakurriko dituztela Jonen gorabeherak.