AEK, Euskalduntze eta Alfabetatze Erakundeak abiatzen du euskararen aldeko Korrika, baina Euskal Herri osoa zeharkatzen duen lasterketa antolatzeko herritarren laguntza behar izaten du. Tokian tokiko laguntza behar izaten du eta horregatik antolatzen dituzte Korrika Batzordeak, inguruan egingo diren ekintza guztiak antolatzeko eta koordinatzeko.
Debagoienean, Arrasaten egingo dute lehen bilera eta bihar izango da 19:30ean. AED Elkartearen egoitzan egingo dute. Hurrengo bilera eguenean egingo dute, Bergarako Kultura Etxean, arratsaldeko 7etan.