Inkomunikazioa salatzeko 116 sinadura Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2005ko urt. 17a, 10:25
Aralarrek bultzatuta torturaren aurkako postalak sinatu eta bidaltzeko ekintza egin zen zapatu eguerdian Arrasateko Seber Altube plazan. Pare bat orduan 116 sinadura bildu zituzten bertan Aralar alderdiko kideek.

Postalak ez ezik seiluak ere banatu zituzten. Postalak Zapatero presidenteari eta Ibarretxe lehendakariari zuzendutakoak ziren. Zapaterori inkomunikazioa ahalbidetzen duen egungo Kode Penala aldatzeko eskatzen zaio postal horien bidez. Ibarretxeri, berriz, Ertzaintzak lege hori ez erabiltzeko eskaera egiten zaio. “Tantaka-tantaka jende dezente hurbildu da gure postura”, adierazi zuen Aralarko Iñigo Iñurrategik.

Sentsibilizazio kanpaina

Arrasatetik, beraz, 116 postal jasoko dituzte Madrilen eta Ajuria Enean. Postalekin batera, arrasatearrek tortura, inkomunikazio eta egungo Kode Penalaren inguruko informazioa biltzen zuen orria jaso zuten. Ekimena Debagoieneko beste herri batzuetara zabalduko dela jakinarazi ziguten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak