Bost metroko jauzia eskura

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 14a, 11:24
Bost metroko jauzia egitea, hori da Jonathan Perez arrasatearraren ametsa. Eta horretan ahaleginduko da bihar arratsaldean Anoetan jokatuko duten Euskadiko Txapelketan. Gaztea den arren, urte asko daramatza pertika jauzia egiten; bost metroko marka hori gainditzen badu, Arrasatekoa estatu mailako hamar jauzilari onenen artean egongo da.

Denboratxo darama Jonathan Perezek bost metroko jauzia egin guran. 4,90 metroko jauzia da orain arte egin duen jauzi onena, baina entrenamendu saioetan lortu du bost metroko hesia gainditzea. Arrasate Atletismo Taldeko Fernando Zufiria entrenatzaileak argi eta garbi utzi du horrelako jauzi bat egitea ez dela txantxetako kontua: "Horrelako jauzi bat egiteko eragile asko daude: egiten duen tenperatura, pertikaren gogortasuna, eta bost metrok ematen duten errespetua. Gutxi dira horrelako jauzia egiteko gauza". Jonathan Perez astean behin joaten da Anoetara, entrenatzera. Astean zehar gustura ibili da, eta baikor dago biharko txapelketarako.

Unai Sarabia eta Lander Errasti

Arrasateko beste ordezkariak izango dira Unai Sarabia (60 metroko lasterketan) eta Lander Errasti (pertika jauzian). Unai Sarabiak, baina, txapelketan esku hartu aurretik kanporaketa saioak gainditu beharko ditu, eta ikusi egin behar Landerri txapelketan esku hartzen uzten dioten. Gazte mailako atletak zentimetro gutxigatik ez dauka gutxieneko marka, baina gutxi dira adin horrekin pertika jauziarekin dabiltzanak, eta parte hartzen uzteko eskaera egin du Arrasateko taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak