Webgune eta kanpaina berri batekin hasi du urtea Sexologia Zerbitzuak

Leire Kortabarria 2005eko urtarrilaren 13a

Bi berritasun nagusirekin hasi du urtea Sexologia Zerbitzua: batetik, webgune berria plazaratu dute; bestetik, Zein da zure erotika? izeneko kanpaina hasi dute.

Arrasateko Sexologia Zerbitzuak webgunea du urte berriaz geroztik. Horren helburua da, arduradunen esanetan, zerbitzu hau erabiltzaileei beste modu batera helaraztea. Webguneak bost atal ditu, eta horietako batzuetan, erabiltzaileek parte hartzeko aukera dute. Kontsulten atalean, adibidez, formulario bat beteta, galderak, iradokizunak… bidaltzeko aukera dago, izena emanda edo modu anonimoan. Horrez gain, zerbitzuak intereseko artikuluak eta berriak ipiniko ditu webgunean, eta horiei komentarioak bidaltzeko aukera ere badago. Zerbitzuko arduradunek diotenez, lehen e-postaz jasotzen genituen galderak-eta, orain webgunearen bidez bidaltzeko aukera ere izango da.

Eredu zorrotzekin apurtzea

Bigarren berritasun nagusia da Zein da zure erotika? izeneko kanpaina. Webgunean ere ematen dute horren berri. Gizartean eredu zorrotzak daude, eta hor sartzen ez den guztia disfuntzioa dela sinistarazten digute. Kanpaina honekin erakutsi nahi dugu hori ez dela horrela, diote arduradunek. Kanpaina honen barne, esku-orriak banatuko dituzte, eta sexologo batek hitzaldi bat egingo du otsailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak