Denboraldi berriarekin arropa berriak estreinatuko dituzte Euskaltel-Euskadikoek. Eta arropa horiek non eta nola egiten dituzten ikusten ibili ziren atzo txirrindulariak. Goizean Etxe-Ondo markaren lantegian izan ziren. Arratsaldean, berriz, Arrasatera etorri ziren, Astoreko lantegia bisitatzera.
Etxe-Ondo markak egiten dizkiete bizikletan ibiltzeko arropak, eta Astoreren esku daude gainontzeko txandal eta bestelakoak jantziak.
Astoren egin zuten egonaldian, lantegikoek arropak nola egiten dituzten erakutsi zizkieten. Prozesu osoa, gainera: diseinutik hasi eta josten duten artekoa.
Arropez gain, baina, GOITBko lankideek izan zuten ziklistekin berba egiteko aukera. 20 egun barru hasiko dira lasterketak, eta dagoeneko buru-belarri dabiltza entrenamendu saioetan. Horren adibide da goizean Etxe-Ondoko lantegitik irten eta Arrasatera iritsi aurretik talde osoa entrenatzen izan zela.