Kanadan egindako mendiko eskiko zeharkaldia, Monterronen

Xabier Urtzelai 2005ko urt. 11a, 11:37
Eguaztenean, urtarrilaren 12an, Belen Eguzkitzak eta Poto Gorrotxategik ikus-entzunezkoa egingo dute Monterronen. Kanadan egin zuten mendi eskiko zeharkaldia izango da gaia. 19:00etan hasiko da ikus-entzunezkoa.

Horrekin batera, Besaidekoek mendiko eskia egiten ikasteko irteera antolatu dute datorren urtarrilaren 22ko eta 23ko astebururako. Irteera Portaletera egingo dute (Formigal inguruan), eta derrigorrezkoa izango da federatua egotea eta oinarrizko biraketak egiten jakitea. Izena emateko egunak urtarrilaren 17a, 18a eta 19a izango dira. Eta, izena ematerako orduan 30 euro aurreratu beharko dira.

Eski alpetarra egiteko irteerak, astebururo

Oraingo asteburuan hasiko du Besaidek urtero-urtero Formigalera egiten dituzten irteerak. Urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteburuetan joango dira, eta prezioa oraindik erabaki ez badute ere, esan digute ehun euro inguru izango direla. Prezioak nola dauden ikusita, ez da aukera batere txarra. Besaiderekin eskiatzera joan gura duenak astelehenetan, martitzenetan edo eguaztenetan izango dute izena emateko aukera. Informazio gehiago 943 77 30 66 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak