Gaur Gatzagako museoan eta Goienako egoitzan izan dira, baina abenduaren 10ean etorri ziren hona, eta besteak beste Tolosa aldean ibili dira, hango nekazariek lan nola egiten duten ikusten.
Felix Iñurrategi Baltistan Fundazioak bi proiektu gauzatu ditu Machulun. Ura eraman dute herrira, eta bultzada eman diote lehendik zegoen Mendi Eskolari. Bisitariak harrituta zeuden hemen ikusitakoarekin, eta eskerrak eman dituzte fundazioak euren herriari emandako laguntzagatik. Urtarrilaren 7ra arte egongo dira Bilbon, eta gero Baltistanera itzuliko dira, lan handia dago-eta egiteko.