Eguaztenean, hilaren 22an, urtero moduan AEDko Bertso Eskolak bertsolaritzaren gaineko ekitaldia antolatu du.
Bertso jaialdia egingo dute Amaia Udal Antzokian, eta honako lagunek esku hartuko dute: Jokin Labayen arrasatearrak, Enaitz Alustiza bergararrak, Angel Mari Peñagarikano anoetarrak, Sebastian Lizaso eta Joxe Agirre azpeitiarrek eta Oihana Bartra bilbotarrak. Lierni Altuna aramaioarra izango da gai jartzailea.
Labayen, Alustiza eta gai jartzaile Altuna AEDko Bertso Eskolako kideak dira.
Antolatzaileek bertsolari beterano eta gazteak elkartu gura izan dituzte.