Ezpeleta azkarrena, eta Gora Santamasak! koadrilarendako bildotsa

Xabier Urtzelai 2004ko abe. 20a, 12:14
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giro paregabea izan zen domeka eguerdian Arrasateko kaleetan, Santamasetako krosean. 80 lagun inguruk hartu zuten esku proban, eta joan den urteko arantza kenduta, Zuhaitz Ezpeletak ez zuen kontrariorik izan.

Lehenengo itzulia bost lasterkarik osatutako taldetxoan egin zuten baina bigarren itzulitik aurrera bedoñarrak aurrera egin zuen. Markel Blanco atleta gaztea ahalegindu zen Zuhaitzek jarritako erritmoari aurre egiten, baina larregi zen hori. Markelek behera egin zuen eta bosgarren helmugaratu zen. 19 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Zuhaitzek proba egiteko, eta bere atzetik iritsi ziren Ricardo Veleda (20:01), Mikel Navarro (20:16), Aritz Kortabarria (20:20) eta Markel Blanco (20:51). Nesketan, Maria Jose Velasco (26:12) izan zen onena eta Gora Santamasak koadrila izan zen azkarrena. Zuhaitz Ezpeletak, Mikel Navarrok, Aritz Kortabarriak, Jon Aperribaik (21:04) eta Urtzi Aspek (22:15) osatu zuten koadrila hori eta egia esateko, erraz irabazi zuten.

Aurrealdean ibiltzeko asmo barik esku hartu zuten korrikalariak ere asko izan ziren, eta horiek eman zioten kolorea lasterketari. Bat baino gehiago, gainera, biharamun galantarekin.

Gaztetxoen artean, korrikalari trebeak kamaiketan hasita ibili ziren korrika.

Hauetxek gaztetxoen sailkapenak:

13-14 urteko lasterketan: Guillen Martin, Oihane Urtzelai, Irati Agirre.

11-12 urteko lasterketan: Iñigo Uribarren mutiletan eta Lore Mar nesketan.

Hamar urtekoak: Jon Madinabeitia, Gaizka Donai, Jokin Dolara eta Ander Okina.

Bederatzi urtekoak: Malen Ruiz de Azua, Lore Etxeandia.

Zortzi urtekoak: Jon Aranburu mutiletan, Lierni Etxeberria nesketan.

Zazpi urtekoak: Josu Aginagalde mutiletan, Uxue Okina nesketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak