Izan ere, goizeko hamaiketan hasita gaztetxoenendako lasterketak izango dira. Koadrilen arteko lasterketari dagokionez, helburua izango da lehenengo postuko saria eskuratzea: bildotsa. Joan den urtean Los Caracoles taldearendako izan zen lehen saria, eta lehia polita izan zen Cesar Perezen eta Zuhaitz Ezpeletaren artean. Ikusi egin behar aurten nola dabiltzan herriko kirolari ezagunak, eta ikusi egin behar Arrasateko Atletismoko Taldeko gazteek zein maila erakusten duten. Ikusleei dagokienez, argi ibili, 20 minutuko lasterketa izaten da-eta.