Hip-hop festa Gaztetxean

iban arantzabal 2004ko abe. 10a, 15:55
Grafitiak, "Breskdance" ikuskizuna eta DJ-ak izango dira hilaren 11n Arrasateko Gaztetxean. Bigarren aldia da antolatzen dutena. Arratsaldetik gauera hitzordua gaztetxean.

Elorrioko logela multimedia taldea izango da Gaztetxean eta ikustekoa da egiten duten emanaldia. Soinua, irudiak, dantza... nahasketa trinkoa da eta emanaldi landua.

Gaztetxeko kideek esan dutenez, ekimen honekin jende guztiak parte hartzea gura dute. Gaztetxeko jende askok atsegin omen du estilo hori eta aukera honekin musika ezagutzera ematea lortu gura dute.

Logela multimedia

Musika, diseinu, infografia eta interakzio nahasketa bat da emanaldia. Bertan, usain bat komunean duten hiru bidaia kontatzen dira. Lehenengoa itsu batek bere auzotik zehar egiten duena da. Bigarrena, trenez iparrerantz bidaia graffitigintza ardatz duela. Hirugarrena autoz hegoalderatz bidaia, Afrikako etorkinen ohiko bidaia kontrako norabidean.

Usaimenaren bidez, ohe berean elkartuko dira hiru bidaia hauek.

Hau dena gaueko 22:00etan, gaztetxean.

Esan digutenez Jousilouli taldeko kide bat ere arituko da DJ lanetan. BAita DJ Alain eta DJ Balza Crew ere. Sarrera 5 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak