Herritar batzuek txaloka egin diete ongi etorria Errege-Erreginei.
Ekitaldia egin behar zen karparen barruan, Espainiako ordezkarien bisitaren aurkako musika jarri dute. Kosta egin zaie musika hori kentzea. Eta ondoren jarri dute Garaiako lehenengo harria.
Hitzaldiak
- José Ignacio Garatek berba egin du lehenengo.
- Cataniak gogoratu du Garaia Proiektua ez dela berria. Oraindik lana egiteko dagoela eta proiektu oso garrantzitsua dela. 1969an On Jose Maria Arizmendiarrietak orduan Espainiako printzea zenari (gaur egun Erregea dena) idatzitako irakurri du Cataniak: Arrasateko ekimenari laguntza eskatzen idatzi zion orduan Arizmendiarrietak printzeari.
Garagartzako lantegian
Pablo Mongelos, Fagor Elektrotresnen Zuzendari Nagusiak Garagartzako lantokian hitz egin du, gaztelaniaz.
Eguerdiko 13:30ak aldean Garagartzako Fagor lantegiaren ontzi-ikuzgailu lantegiaren inaugurazio ekitaldia egin dute. Plaka bistaratu du Espainiako Erregeak, txalo artean.
Lantegiko instalazioetatik zehar ibilbidea egiten ari dira orain, lantegi berria ezagutzeko. Mongelos ari da azalpen guztiak ematen Espainiako Errege-Erreginei. Langileak lanean daude. Goizeko 9:00etan sartu dira lanera.
Neurriak oso zorrotzak dira; baita lantegi barruan ere. Bisitaldia amaitutakoan luntxa izango dute gonbidatuek.
Errege-Erreginek publikoki adierazpen bakarra egin dute; Cristina infanta haurdun dago. Udaberrirako izango du umea.
Mobilizazioak
12:30ean irten da manifestazioa eta herriko plazan amaitu da. Manifestazioaren ondoren, hainbat pertsona ikurrinekin abiatu dira Santa Barbaratik Bolintxora. Bertan, tentsio uneak bizi izan dira ikurrinak zeramatzatenen eta ertzaintzaren artean. Baina, ez da istilurik izan.
Ertzaintza bide mozten dago eta momentu honetan lasai dago guztia. Jende ugari dago bilduta Udala plazan.