"Erregea kanpora" bezalako oihuak eta txaloak Espainiako Errege-Erreginaren harreran

Goiena 2004ko abe. 9a, 14:14
Ordu laurdeneko atzerapenarekin iritsi dira Espainiako Errege-Erreginak Arrasatera. Ibarretxe Lehendakariak eta MCCko arduradunek egin die ongietorria. Iritsi direnean, aldeko txaloak eta kontrako oihuak entzun dira. Guztia, segurtasun neurri handien artean.

Espainiako Errege-Erreginekin batera, Maria Antonia Trujillo Etxebizitza ministroa etorri da. Ibarretxe Lehendakariaren eta Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko Presidentearen agurra jaso dute.

Besteak beste, Paulino Luesma, Estatuko ordezkaria, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Ignacio Lacunza Arrasateko alkatea izan dira harrera ekitaldian.

Harrera

Ekitaldia izango den lekuaren aurrean, ehun pertsona inguruk txaloekin agurtu dituzte Espainiako Errege-Erreginak.

Bisitaren aurrean, Arrasateko hainbat erakunde politiko eta sozialek balkoietan ikurrinak jartzeko deialdia egin du. Ekitaldia egiten ari den lekuaren inguruetan hainbat ikurrina ikus daitezke, baita "Euskal Presoak Euskal Herrira" izenburupeko pankartak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak