Bixente Barandiaran hil da, Arrasateko azken errementaria

I.A. 2004ko abenduaren 9a

Eguaztenez egin ziren hileta elizkizunak. Barandiaran 93 urterekin hil zen. Zerrajerako industria erakusketan dago ikusgai Barandiaranen lan lekua eta ola, esmerila, mailuak... eta beste hainbat erreminta ere.

Baserrian zuen tailer txikia. 1956an sortu zuen txokoa eta ordutik martxan egon dela esan dezakegu. Jubilatua egon arren ere egunean ordu pila bat egiten zituen baserrian. Atxurrak, errak eta beste hainbat erreminta ere egindakoa da.

Baserritik eraman dute lantokia Erakusketa aretora

Han ere izan zen Bixente Barandiaran eta hainbat hitzaldi eman zituen industria museoan. Bedoñako perratokian egindako lanak izan zituen aipagai, esaterako ganaduari nola jartzen zitzaizkion perrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak