Deba errekara erori da gaur goizaldean Peugeot 206 zuri bat eta bertan iraulita gelditu da. Gainera, gaur errekak ur handia zekarren azken euriengatik. Barruan zegoen autoaren gidaria hil egin da istripuaren ondorioz. Lehen usteen arabera eta inguru horretan kamioi barruan atseden hartzen zegoen kamio gidari baten adierazpenen arabera, goizaldeko 02:30ean erori da autoa errekara. Ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak izan dira bertan autoa errekatik eta bertan zegoen lagunaren gorpua ateratzen.
Kanpanzarren ere istripua
Kanpanzarrerako bidean beste istripu bat gertatu da 07:40ean. 3 autok elkar jo dute eta lagun bat zauritu egin da. Ertzaintza bertaratu da eta anbulantzia bat ere bai. Ertzaintzak adierazi duenez, auto ilarak sortu dira Kanpanzarrerako bidean goizeko lehen orduetan.