Sahararrendako elikagaiak batzeko kanpaina

arrasatepress 2004ko abe. 3a, 11:03
Saharako errefuxiatuei jakiak bidaltzeko kanpaina aurkeztu zuten eguaztenean NUBI elkarteak eta Udalak. Arrasaten, abenduaren 10ean hasiko dira elikagaiak batzen Udaletxean, ikastetxe guztietan eta zenbait saltokitan.

Aurten ere egingo dute saharar errefuxiatuei laguntzeko jaki bilketa. Abendutik otsailera bitartean iraungo du. EAEn hiru elikagai batzeaz arduratuko dira: atuna, azukrea eta konpresak.

Honako lekutara eraman ahal izango dira jakiak: Udaletxera (Gabon astera arte), Arizmendi Ikastolara, Herri Eskolara, Lanbide Heziketara, Mesedeetako Amaren ikastetxera eta Institutura (abenduaren 13tik 21era) eta Hiper Eroskira eta BMra (abenduaren 10etik 18ra). Hain zuzen ere, ikastetxeetara atun latak eta azukrea eramatea eskatu dute; eta hipermerkatuetan konpresak utzi ahal dira.

Horrez gain, karabanarako kamioiak lortzeko dirulaguntza behar dutela ere jakinarazi du NUBIk. Hala, bada, diruz lagundu gura duenak honako kontu korrontea erabil dezake: 30350080940800054177.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak