Aste egunetan, 17:00etatik 20:00ra bitartean eros daitezke sarrerak Amaia Antzokiko takilan, 15 euroren truke. Abenduaren 11n, 12an, 17an eta 18an egingo dituzte "El Huésped del Sevillano" zartzuelaren emanaldiak Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek. Emanaldi guztiak abenduaren 17koa ezik, 19:30ean egingo dituzte. Abenduaren 17koa 20:00etan egingo dute.
Egun horretakoa, abenduaren 17ko emanaldia izan da lehen eguneko salmentan eskatuena. Antolatzaileen esanetan, oraindik ez dago ezelako arazorik egun horretarako sarrerak erosteko, baina uste dute erraz beteko dutela abenduaren 17an Amaia Antzokia. Bestalde, oraindik egun baten baino ez dute zabaldu takila, beraz, emanaldiak izan arte, uste dute iazko arrakasta lortuko dutela eta egun guztietan ia beteta egongo dela Amaia Antzokia.