Arrasateko zenbait herritarrek dio erregea etortzea inposizioa dela

ArrasateIrratia 2004ko abe. 2a, 12:11
Datorren astean, abenduaren 9an Espainiako errege den Juan Carlos lehena etorriko dela-eta, horren aurkako jarrera erakusteko agerraldia egin zuten atzo ilunkaran hainbat arrasatearrek. Herrietako plataformek mozioak aurkeztuko dituzte eta Debagoieneko Batasunak ere eman du iritzia.

Atzo ilunkaran herriko plazan batu ziren herritarrek esan zuten azken 25 urteetan ukazioak, inposizioak eta militarizazioak ugariak izan direla eta ondorio lazgarriak utzi dituztela. Eta horren guztiaren aurrean, espainiako erregeak barkamena eskatu beharko lukeela uste dute. Horrela, euskal herriko eskubideak errespetatzeko eskatu diote. Hiru puntutan adierazi zuten "Arrasateko herritarrak" moduan firmatzen dutenek:

  1. Espainiako Erregea Euskal Herriaren ukazio eta inposaketa irudi nagusia izanik. Ejertzito ororen buru nagusia izaki eta monarkia konstituzionala sistema atzerakoiaren ezinbesteko figura denean, probokazio hutsa deritzogu gure herrira etortzea. Horregatik, erabaki honen aurrean, guztiz aurka azaldu nahi dugu.
  2. Ukazioak, inposizioak, militarizazioak eta sistema atzerakoiak, azken 25 urteotan (politikan, ekonomian, hizkuntzan, ingurumenean, kulturan, identitatean, hezkuntzan, lurraldetasunean, eskubide zibiletan…) utzi dizkigun ondorio latzengatik, herri honi eta bertako herritarrei barkamena eskatzeko esigitzen diogu, Espainiako Erregeari.
  3. Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea aitortu diezaiola eskatzen diogu Espainiako Errege honi eta herritarrok askatasun eta bakean hartzen ditugun erabakiak behin betirako errespeta ditzala.

Errege Espainiarra abenduaren 9an, osteguna, etorriko denez, dei egiten diegu herritar guztiei beraien desadostasuna azal dezatela egun horretan etxeko balkoi eta leihoetan ikurriña jarriz.

Debagoieneko herri plataformek ere mozioak Udaletan

Mozioak aurkeztuko dituztela adierazi digute. mozioan aipatzen da MCCri bertan behera lagatzeko eskatzea erregeari egindako gonbideta, etorriz gero ez bidaltzea ordezkaritzarik eta mobilizazioetan parte hartzera dei egitea.

Debagoieneko Batasunak ere adierazi du iritzia, horrela:

MCCko Zuzendaritzari gonbidapen hau bertan behera utz dezala eskatzen diogu, beraz, bisita iraingarri hau ez dezatela gauzatu. Aurrera jarraitu ezkero, eskatzen diegu langile eta herritarrei eraso iraingarri honi gogor eta tinko erantzun dezatela.

Espainiarren Erregea eta bere “sekito” guztia ez dugu ez Arrasaten, ez Debagoienean ez Euskal Herrian nahi. Utz gaitzatela bakean gure etorkizuna eraikitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak